INTSURGENTZIA GLOBALA proletari

Nazioarteko Konferentziaren 6.garren Komunikatua

NAZIFAXISMOAREN AURKAKO GARAIPENAREN 75.GARREN URTEURRENEAN
BERRIZ ERE LORTUKO DUGU!

“Orduan,
zertarako da, kondenatzen dugun
axismoaren gainean egia esatea,
hura sortu duen Kapitalismoaz 
ez badugu ezer esaten?”
       Bertolt Brecht

1945.garreneko maiatzaren 9an, nazien III.garren Reicha, Adolf Hitlerren esanetan mila urte iraungo omen zuena, Armada Gorriaren ordezkarien aurrean baldintzarik gabe errenditu zen. Larunbat honetan, garaipen antifaxista nagusi honen 75.garren urteurrenaren ospakizuna eginen dugu, Sobiet Batasunaren Nazio guztien Herri Langileen ahaleginaren emaitza izan zena, eta bereziki sobiet proletalgoarena. Ezin ditugu ahaztu koalizio antifaxistaren gainontzeko Herri Langileen ahalegina eta ikaragarrizko sakrifizioak ere, martirizaturiko Europa ekialdekoena batez ere, nazien gorroto arrazista eta genozida guztia jasan behar izan bait zuten.

III.garren Reicharen aurkako garaipen militarra ez zen izan Ryan soldaduaren borrokaren ondorioz, Hollywood izeneko propaganda inperialistaren zerbitzurako den gerra tresneriak sinistarazi nahi izan digun bezalaxe. Gertakizun objektiboek erakutsi digute Armada Gorria izan zela armada nazi hiltzaile eta genozida garaitu zuena, materialki eta gizakien bizitzetan izugarrizko sakrifizioa ordaindu behar izan zuelarik. Bakarrik ESSBa izan zen gerra zelaietan nazifaxismoa garaitzeko gauza. Ardenaseko batailak  erakutsi zuen  Wehrmachtaren soldadu kopuru gutxiko talde bat, Ekialdeko Frontean zerabilen gerra ahaleginaren oso frakzio txikia zena, nahikoa zela Ryan soldaduaren, eta haren generalen frontea hausteko. Yankeen Inperialismoak sinistarazi nahi digu, Normandiako lurreratzearen ondorioz hasi zela III.garren Reicharen amaiera.

1917.garreneko Urriko Iraultza Sozialistak, Sozialismoaren eraikuntzari ateak zabaldu zizkion, eta horrek munduko burgesia guztiak ikaratu zituen. Demokrazia burges liberal, kapitalista eta inperialistek bazeukaten itxaropena nazifaxismoak ESSBa txikitzearen mesedea egingo ziela, eta dohainik gainera. Ahalegin horretan jardun ziren, Iraultza Proletarioa akabatzeko lagunduko zien monstruoak berak, bere interesak bazeuzkala, baita mundua menderatzeko agenda propioa, konturatu ziren arte. Basapiztiaren hatzaparkaden norabidea aldarazi beharra zegoen...

 

Horregatik, hain zuzen ere, Españako II.garren Errepublika traizionatu eta bazterrean utzi zuten, nazioarteko faxismoak, “ezkutuko eta ahazturiko” faxismoak bereziki, nazional-katolizismoa, Vatikanoak sorturiko faxismo elizakoiak ezaugarritzat hartu zuena, eta beronen aldaera nagusia izan zena, hura erasotzen ari zen bitartean: Portugal, Españako Estatua, Kroazia, Eslobakia, Belgika, Libano eta Austria, naziek anexionatu aurretik. Eta ez dugu ahaztu behar Italiako faxismoa, boterea eskuratu zuen lehena, ezaugarri katoliko nabarmena zuena, eta Winston Churchill bera, ustezko antifaxista, baina muturreko antikomunista zena, zein Errumaniako faxismoa, Kristautasun ortodoxoaren ildokoa, biak ala biak haren alde agertu zirenak.

Burgesiak, faxismoa zein nazismoa erabili nahi izan zuen, langile klasea eta Iraultza Sozialistarekin bukatzeko lan zikina egin ziezaien. Horrexegatik ere, traizionatu eta abandonatu zuten Txekoslobakiako Errepublika, eta 1938.an, Munichen, Hitler eta Mussolinirekin hitzarmena egin zuten, nazien gerrarako tresneria ESSBren aurka zuzentzeko asmoz.

Honetaz guztiaz luze arituko ginake, baina ez dugu eginen. Aipatutakoa erraza da eskuratzea. Kapitalismo agonikoa murgildu den krisi sakonak, bere garapen inperialistaren azken fasea dena, mundu osoan barrena faxismo zein nazismo berriei ateak zabaldu dizkie, eta bereziki Europan. COVID -19 izeneko pandemiak, sistema Kapitalistaren faxistizazio prozesua azkartu besterik ez du egin. Faxismo berri baten aurrean egonen ginateke, itxura parlamentarioak gordeko lituzkenak, langile klasea hobeto engainatu eta lokartzeko.

Faxismoarekin behin betiko bukatzeko modu bakarra, Kapitalismoa betiko txikitzea da, eta sozialismoaren eraikuntza hastea, goreneko ekoizpen modu baten bidea eginez, non ez litzatekeen izanen ez klase sozialik, ez Estaturik ezta patriarkaturik ere. 1848.an, Karl Marx eta Friedrich Engelsek argitara eman zuten Manifestuaz geroztik Komunismoa izenarekin ezagutzen duguna.

Nazismoaren aurkako Armada Gorriaren garaipenaren 75garren urteurren honetan, NAZIOARTEKO KONFERENTZIA osatzen dugun Agora Galiza-Unidade Popular, Nación Andaluza eta Herritar Batasuna erakundeok, mundu osoko Herri Langile, eta bereziki hauen langile klaseei dei egiten diegu fronte guztietan borroka antifaxista indartzeko, hots, oraintxe bertan borroka antiinperialista eta antikapitalistan datzana, hain zuzen ere.

Mundu osoan barrena faxismoa aurrera darrai. Brasildik Jair Bolsonarorekin, Indiaraino N. Mohdirekin, tartean EEBBetako Donald Trump, edo Españako zein Frantziako Estatuetan Front National, Vox, PP eta C’sekin, edota Hungariako Fideszekin.

 

Faxismoaren  aurka,  Iraultza Sozialista!

Anai Proletariok, Bat egin dezagun!

Ez dira pasako!

 

“Goizegi da
garaipena ohiukatzeko:
oraindik emankorra bait da
basapizti gizagabea sortzen duen sabela”
       Bertolt Brecht

2020ko maiatzaren 9an